STEE-EILAS sindikatuan gure proiektu eta asmoak aurrera eraman nahian, esku artean ditugun bide guztiak erabiltzen ari gara. Dagoeneko hainbat ekimen aurrera eman ditugu: Zuzendaritza Batzordeko kide guztiei eskaerak luzatu dizkiegu, Haurreskolak partzuergoko gerentea den Maite LarraƱagarelkin aldebikoa egin genuen gure aldarrikapenak azaltzeko, eta azkenik BILDU koalizioarekin ere bilera mantendu. Esandako guztiei matrikulazio epeak, beka sistema, kuoten berrikuspenari buruz eta publizitateari dagokionez hainbat eskaera eta proposamen konkretu egin dizkiegu (HAURRESKOLAK PARTZUERGOA: Zuzendaritza Batzordeari matrikulazioaren inguruan egindako eskaerak begiratu).

Bestalde, atzo, azaroak 19 Rebeka Uberak, Bilduko legebiltzarkideak, Haurreskolak Partzuergoaren inguruko interbentzio bat egin zuen. Gainontzeko partidu politikoek ez zuten babestu eta aurrera atera den erdibideko proposamena gustatzen ez zaigun arren, interbentzioan esandakoa gure sindikatuak esaten duenarekin bat dator. Horregatik hemen bidaltzen dizuegu lotura entzun dezazuen.

https://www.youtube.com/watch?v=rklzvehGhjg

STEE-EILAS sindikatuak, Haurreskolak doakoak, publikoak eta unibertsalak izatearen alde lanean jarraituko duela gogoratzen dizuegu.