Azaroak 25: EMAKUME IZATEA BAI POZA!

Azaroak 25STEE-EILAS sindikatuak azaroaren 25ean “Emakumeenganako indarkeriaren kontrakonazioarteko eguna” dela eta ikasleekin lantzeko proposamen berriarekin zuengana jotzen dugu.

 Oraingoan mundu mailan emakumeek jasaten dituzten indarkeri mota desberdinak salatu nahi ditugu; bereizkeria, mespretxua, eraso fisiko eta psikologikoak, erailketak, bortxaketak eta esplotazio sexuala, besteak beste.

Unitate didaktiko honekin bi helburu lortu nahi ditugu. Bata, ikasleak sustatzea munduan zehar ematen diren amorru kolektiboen adierazpenak ikusgarri bihurtzeko eta gizartearen gaitza den emakumeen aurkako indarkeriaren kontra borrokatzeko. Eta bestea, egunerokoagoak diren baina askotan hain erraz antzematen ez diren bestelako indarkeriaz jabetzen laguntzea.

UD EMAKUME IZATEA BAI POZABerriz ere azpimarratu nahi dugu, indarkeria mota hau agerian uzteko eta haren aurkako borrokan baliabideak garatzeko hezkidetzak duen garrantzia.

Hezkidetzaren gauzatzea berrantolatzeko beharra dugu, edozein indarkeria mota ekiditeko. Pertsona guztiak haien eta besteen buruak errespetatzeko diferentziak onartuz eta berdintasun erreala jorratuz.

Unitate didaktikoa laster Hezkidetza karpetan sartzeko alea ikastetxera iritsiko da, postaz. Karpeta ikastetxean egongo ez balitz egoitzekin jar zaitez kontaktuan.

pdfUNITATE DIDAKTIKOA PDF || ANEXOAK || KARTELA

arroba3UNITATE DIDAKTIKOA ON LINE

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude