CAM00078 tris

Atzo igandea, ekainak 1, STEE-EILAS Balmasedan ospatu zen Euskal Eskola Publikoaren jaian izan zen. Euskal eskola Publikoa denona… eta gehiago dela aldarrikatu genuen eta bat egin genuen EHIGEk Gorantz Goaz GO GO! lemapean antolatutako jaiarekin.

  STEE-EILAS pozten da jaira milaka lagun, familia,… hurbildu zirelako eta jai giroa nagusitu zelako. Eskerrak eman nahi dizkiogu  bertan Euskal Eskola Publikoari babesa ematen izan ziren Eilaskide guztiei.