LGTBI taldea: Unitate didaktikoa ESANGO DIOZU

Ekainaren 28a Harrotasun Eguna izatetik Askatasun Sexualaren Aldeko Eguna izatera pasatu da. Hizpide bihurtzen da LGTB komunitateak dituen berdintasun eskubideak, eta momentu egokia da ikasleekin batera eskoletan bizi dugun aniztasun sexuala lantzeko. LGTB kideek, ikasle nahiz langileek, hezkuntza sisteman bizi duten egoerak berariazko lanketa behar duela azpimarratu izan dugu STEE-EILASen, eta egoera hori bisibilizatzeko, hainbatetan bizi duten – bizi dugun – egoerari aurre egin eta gainditzeko UNITATE DIDAKTIKO BERRIA dakarkizugu: ESANGO DIOZU?. Aniztasuna, enpatia, eta laguntza eskatzeko eta emateko edozein pertsonak izan behar dituen baliabideak lantzea du helburu unitate honek. Gure helburua da, azken finean, ikasleen garapen pertsonal eta sozialean trebatzen laguntzea, eta bide horretan zure lankidetza ezinbestekoa da.

Bi modutan aurkezten dizugu:  Esango diozu. Unitate Didaktikoa.STEE-EILAS.2014 eta online: http://issuu.com/stee-eilas

140609 bizi aniztasuna-vive la diversidadUnitatea ez ezik, BIZI ANIZTASUNA kartela ere aurkituko duzu atxikiturik, zure ikastetxean jarri ahal izateko.

Bisibilizazio eta aldarrikapen bide honetan igandean EL SEXO SENTIDO aurkeztuko da telebistan http://www.rtve.es/alacarta/videos/documentos-tv/sexo-sentido-primeros-minutos/2576120/

Segi bizkor.

STEE-EILAS LGTBI TALDEA

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Erantzun bat “LGTBI taldea: Unitate didaktikoa ESANGO DIOZU” bidalketan

  1. Pingback: Heziketa emozionala eta aniztasun afektibo sexuala

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude