Haur Hezkuntzako eta Oinarrizko Hezkuntzako Dekretuen aurkezpenerako gaur urriaren 27an,
Eusko Jaurlaritzak egin duen Heziberriren deialdiaren aurrean, STEE-EILASek zera esan nahi du:
Heziberri 2020 proiektua hasiera-hasieratik dinamika baztertzaile baten bidez ari da gauzatzen
Hezkuntza Saila. Langileon lan tresna izango diren Marko Pedagogikoa zein Curriculumen lantze
prozesutik kanpo utzi gaituzte langileon ordezkariak. Hezkuntza eragile gisa, patronal ezberdinen eta gainontzeko eragileen parte hartze maila berberean egotea exijitu zuen  STEE-EILASek, baina ez da horrela izan.
Aurkeztutako Curriculum dekretuak aztertu beharko dira, baina itxura guztien arabera  LOMCEren babespean garatuko dira, lege honen edukiak bertan txertatuz. Beraz, goitik behera arbuiagarriak iruditzen zaizkigu atzera pausu izugarria baitira. Gure ustez, agerian geldituko da Jaurlaritzak LOMCEarekiko eraman duen mezu bikoitza. Gizarteari begira LOMCEren kontrako adierazpenak egiten dituen bitartean edo legearen hainbat atalen kontra helegitea jartzen duen bitartean · LOMCE legea dagoenekoz ikastetxeetan sartu du joan den irailetik. Tamalgarria  deritzogu Hezkuntza Sailak, azken asteotan ikuskaritzaren bidez, LOMCE aplikatzeko  ikastetxeekiko hartu duen presio egiteko jarrerari.
· LOMCEri “aurre egiteko ekimena” (HEZIBERRIko hasierako plangintzan jasotako helburua)
bultzatu beharrean, babesa eman dio Madrilgo Gobernuari ezer gutxi aportatzen ez duen paktu bat sinatuz. Horrekin, euskararen normalizazioa eta kohesio soziala oztopatu, besterik ez du egingo.
· HEZIBERRI 2020 proiektuak bereak egiten ditu LOMCE barruan jasotzen diren atal batzuk .
Modu honetan ikus dezakegu PNVren hezkuntza proiektua PPk planteatzen duenarengandik nahiko hurbil dagoela. Bereziki larria da bertan publikotasunaren aldeko konpromisorik agertu ez izana. Hau da, Euskal Eskola Publikoaren Legetik, sare publikoa eta sare pribatua zaku berean sartuko dituen Euskal Hezkuntza Lege batera pasako gara, LOMCEk eskatzen duen bezala. Horri lotuta, itunpeko sarearen finantziazio ereduaren aldaketa sartu nahi digute, desberdintasunaz eta jarrera baztertzaile eta segregatzaileen inguruan sakoneko hausnarketarik egin gabe. Agian horregatik ez gaituzte ikusi nahi HEZIBERRIn.
Arrazoi hauengatik guztiagatik, HEZIBERRI 2020 barruan ematen ari den prozesu honi guztiari ez diogu inongo zilegitasunik ematen: guztion parte-hartzea ez duelako bermatzen, LOMCEren
aterpean garatzen delako eta irakaskuntza publikoa kaltetu egiten duelako pribatizazioaren aldeko apustu garbia eginez.

Euskal Herrian, 2014ko urriaren 27an

pdf141027 prentsa oharra kurrikilumarenaurkezpena Heziberri