NUP-en aldaketa posiblea delako, BOZKATU UNIBERRI

Bihar, asteazkena, apirilak 22, NUPen hauteskunde sindikalak ospatuko dira. Hauteskunde mahaiak 10.00etatik 19:00etara irekita egongo dira Iruñeako kanpusean.

Dakizunez, STEILAS UNIBERRI hautagai-zerrendaren barruan aurkezten da hauteskunde hauetara. Hona hemen programa:

Ildo nagusiak
• Unibertsitate publiko indartsua behar dugu.
• Finantziazio duina hezkuntza publiko sistemarentzat.
• Kontrola eta gardentasuna aurrekontu-sailetan eta gastuetan.
• Unibertsitate publiko eredu berria Nafarroak duen giza beharrei begira.
• Langileen egonkortasuna.
• LOMCEri ez. Werten erreformari (3+2) ere ez.
• Ikasketen eskaintza bi hizkuntzetan. Euskaraz ematen den eskaintza sendotu eta zabaldu.
• Kolektibo gisa lan eginen dugu, baina norberaren eskubideak ahaztu gabe.
• Sortzea eta sakontzea lan eta kolaborazio esparruak Euskal Herrian dauden Unibertsitateekin. Dinamikak
berberak izatea euskal kultura, historia, hizkuntza , antropologia… ikertzen eta zabaltzen dituzten
Unibertsitateekin.
Aldaketa posiblea delako, BOZKATU UNIBERRI
• Irakasleen Antolaketa Planaren berrikusketa egin behar baita; bai eta betetzeko exijentzia ere.
• Ikerkuntzak eta irakaskuntzak ez baitute bide paralelorik eramanen euren arteko erlaziorik gabe. Biak onartuak
behar dira izan, bai eta bata zein bestea sustatu ere. Berez, irakaskuntzaren oinarria, egindako ikerkuntza da.
• Liburu Txuria behar baitugu, erabateko gardentasuna exijitzeko eta plazen banaketa gardena eta objektiboa izan
dadin.
• Euskal Herriko gainontzeko unibertsitateekin elkarrekin lan egiteko esparruak sortu behar baititugu, bai eta euskal
kultura –hizkuntza, etnografia, antropologia, historia…- ikertu eta zabaltzen dutenekin ere.
• Irakasle karreraren pausuak argitu behar baititugu, eta honela irakasleen lanpostu zerrenda lortu.
• Hasi berriak diren irakasleen prestakuntza hobetu behar baitugu.
• Europako gune berriaren erronka ezin baita doakoa izan.
• ECTSentzako (Kreditu Transferentziarako Sistema Europarra) irakaskuntza konputua kalkulatzeko sistema berria
behar baitugu. Aldaketa honek konputu berria ekarriko du.
• Gradu ondoko arloen kredituen onarpen maila handiagoa lortu behar baita.
• Bikaintasun unibertsitarioaren definizio berria behar baitugu, merkantilismoa alde batera utzi eta egungo jendarte
zibilaren beharretan oinarriturik.
• Irakasle elkartuek bestelako asignazioa merezi baitute, euren profilean oinarritua, eta soldata igoera duina.
• Irakasle elkartuen irudiaren definizio berria behar baitugu.
• PODen agertuko den irakaskuntzaren konputua emandako ordu lektiboen arabera izan dadin eta ez
matrikulatutako ikasleen araberakoa.
• PODen agertuko den irakaskuntzaren konputua emandako urtean egitea eta ez beranduago, momentu honetan
gradu amaierako lanetan, masterretan eta doktoretzetan egiten den bezala.
• Laguntza sozialetarako bideratzen den lerro ekonomikoan gardentasun handia erdietsi behar baita.
• Eguneroko jardunean aurrera egingo badugu, NUPen egiten diren zerbitzu guztien ebaluazioan aurrera egin
behar baita.
• Gure lanpostuak hobetu behar baitugu; halaber, lan osasuna zaintzeko araudiaren betetzea gure lehentasunetako
bat da.
• Aitatasun eta amatasunagatiko lizentzien ordezkapenen betetzea berehalakoa izan behar baita.
• Akreditatuak diren TEU guztien plazak TU zuzen bihurtzea baita.
• Campus ezberdinetan ari diren irakasleentzako nolabaiteko konpentsazioa ezarri behar baita.
• Gure Unibertsitateko departamentu guztietan pertsonal administratibo nahikoa izan dezaten borrokatu behar baita
PDIrekin erlazionatutako irakaskuntzaren kudeaketa eta ikertzailearen tramite burokratikoen ardura hartzeko.
• Behatokia behar baitugu lanean eman daitekeen jazarpenari aurre egiteko, bai eta genero aniztasunagatik edo
aniztasun afektibo sexualagatik eman daitekeenari ere.
• Behatokia behar baitugu euskararen erabilera sustatzeko irakaskuntzan eta ikerketan.
• Ikerketa-bekadunek egun diren kontratutako bat izateko, bidea bermatu behar baita.
• Gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasuna bultzatu eta lortu behar baitugu, estereotipoak eta
berdintasuna erdiestea oztopatzen duten oztopo guztiak alde batera utziz.
• Organo kolegiatu guztien berdintasuna lortu behar baita, bai eta erabakitze-organoena ere

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude