Hezkuntza Departamentuak jakinarazi digu ikasturte hasiera honetan plaza aunitz eskainiko diren espezialitateetan  (Maisu/maistren kidegoko ingelesa, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz eta euskaraz) izengaiek informazioa eduki ahal izateko gaurtik aurrera telefono bidez eskainiko diren plazen ezaugarriak publikatu dituzte. Informazio guztia honako lotura honetan izanen duzue eta egunez egun gaurkotzen joango da.

(Lotura zuzenean jartzeko arazoak izan ditugu, beraz, kopiatu lotura hau eta gero txertatu interneten eta zuzenean orrialdea agertuko zaizue.)

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/5926/Contratacion-temporal-de-personal-docente-%28Curso-2015-16%29-listas-vigentes-y-adjudicaciones-diarias


Beste alde batetik, jakinarazi digute Musika eta Arte Eszenikoetako behin-behineko bakanteak publikatu direla.
Aste honetan zehar deitutakoen izenak eta esleipenen ordutegiak jakingo dira. Lotura honetan ere ekaineko konkurtsilloan bakantea hartu zuten pertsonek kontratua sinatzeko eguna eta ordua azaltzen da (Haur eta Lehen Hezkuntza, irailak 1 eta 2; Bigarren Hezkuntza, 3 eta 4). 

2015-2016 ikasturterako plazen esleipen ekitaldiak