Santurtzin lan istripuen ondorioz hildako bi langileren heriotzak salatzeko elkarretaratzeak

:: Kategoriak: Berriak, EAE, Gaiak, Lan osasuna

20151112_090711 20151112_123206Ezbehar kopurua Hego Euskal Herrian bai lan istripu zein lan gaixotasunen kasuan ez da gutxitzen eta onartezina da gaur egun dauden mediekin honleako istripuak gertatzea, batez ere istripu gehienak saihestu daitezkeela jakinda.. Ezbeharren atzean dagoen benetako arazoa ez da tratatu nahi, hau da prekarietatearen aurpegi ezberdinak, formakuntza falta, lan erritmo bortitzak, azpikontratak, lan gainkargak… enpresen etekinak langileon osasunaren gainetik jartzen dira.

Guzti honen kontra egiteko legea badago aspaldi baina enpresek eta baita lege hau betearazi behar duten erakundeek ere beren betekizunak ez dituzte betetzen, eta horren ondoriozlangileok lan istripu eta lan gaixotasunak jasten ditugu egunero. honi buleta eman beharra dago. horretarako mobilizazioa ezinbestekoa da eta hemen gauden sindikatuok horretan jarraituko dugu

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude