Gabon ez sexistak

:: Kategoriak: Berriak, Emakumea, Gaiak :: Etiketak: , ,

GABONAK EZ SEXISTAK [pdf]

Gabonak gertu ditugu eta steilasen proposamena kontsumitzeko eromenetik aldendu gaitezen den arren, jakin badakigu erosketa batzuk egingo ditugula.
Gure helburu nagusiena HEZKIDETZA jorratzea izanik, jokoek, bideojokoek eta jostailuek ume eta gazteen garapenean duten garrantziaz hausnarketa egin nahi dugu.
Haurtzaroan jakintza, ezagutza eta adierazpena jokoen eta jostailuen bitartez garatzen dituzte umeek. Jokoetan neskek eta mutilek gertuko bizipenak eta aukerak adierazten dituzte, portaerak, jokabideak eta trebetasunak ikasten dituzte eta etorkizunerako nortasuna ere eraikitzen dute. Jostailuek haurrek jokoen bidez bereganatzen dituzten baloreak eta ahalmenak sendotzen dituzte.
Publizitatean agertzen diren jostailuek, gehienetan, berdintasun harremanak, errespetua eta elkartasuna bultzatu beharrean, sexismoa, indarkeria eta horrelako baloreak bultzatzen dituzte.
Neskato eta mutikoentzat jostailu egokia aukeratzeko, kontuan izan behar ditugu jostailuen kalitatea eta umeen adina, noski, baina batez ere jarrera eta balore positiboak lortzeko laguntzen duten ala ez. Beraz, jostailua aukeratu baino lehen ondoko hauek kontutan hartzea ezinbestekotzat jotzen dugu:
 Neskek zein mutilek erabili ahal izatea,
 Eredu sexistak eta indarkeria ez bultzatzea,
 Berdinen arteko harremanak eta komunikazioa bultzatzea eta sendotzea,
 Kooperazioa eta laguntasuna sustatzea,
 Jolasaren edo jokoaren helburua ondo pasatzea izatea,
 Edozein umek erabili ahal izatea, hau da, trebetasunik ez izanda ere inor baztertzeko aukerarik ez ematea,
 Dibertigarria izatea eta jolasteko gogoa piztea,
 Jakin-mina eta sormena garatzen laguntzea, horretarako jostailua erreza izan beharko du,
 Jolasteko aukera berriak ematea, hau da, errepikakorra ez izatea,
 Pentsatzeko ahalmena eta arazoei aurre egiteko baliabideak topatzen laguntzea.
Bestalde, ezin dugu ahaztu haur eta gazte literatura. Liburuek ere ideologia eta baloreak transmititzen baitituzte. Neskek eta mutilek liburuetan islatzen diren pertsonaiekin eta egoerekin bat egiten dute, beraz edozein liburu edo ipuin aukeratu baino lehen kontuan izan behar ditugu ondorengo hauek:
 Izenburuetan, marrazkietan, eta ekintzetan emakumezko eta gizonezkoen arteko oreka dagoela,
 Hizkuntza, jarduerak eta estereotipo sexistarik ez daudela,
 Rol klasikoak, (mutila ausarta … eta neska menpekoa …), ez dituela transmititzen,
 Eta protagonistak emakumeak edota genero rolekin hausten dutenak direla (transexualak, homosexualak…)
Jolasek, jostailuek, bideojokoek eta ipuinek garrantzi handia dute umeen baloreen transmisioan, beraz, gai honi arduraz heldu beharko diogu, oraingo umeak etorkizuneko gizarteko protagonistak izango baitira.

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude