“Donostia Europako Kultur Hiriburua 2016”-k emakumeak ikusezin egiten ditu

 

2016Donostia
Azken egunetan sutan jarri gaituen “Donostia/San Sebastián Europako Kultur Hiriburua 2016”-k plazaratutako bideo promozional bat iritsi zaigu sare sozialen bitartez.
Dirudienez “elkarrekin bizitzeko” lelopean gizartearen jendartearen erdia islatzeaz ahaztu dira. Antza denez, gure lurraldeko aniztasuna irudikatu nahi izan dute, lehenengo
gizon aizkolari bat agertzen da, gero gizon pilotari bat eta dezente itxaron ondoren azkenik ikusten dugu emakume bat. Irudi gehienetan gizonezkoek dute protagonismo
osoa, lehenengo planoak… Aldiz, ateratzen diren emakume kopuru hutsala bigarren planoan, dantzan edo erdi biluzik ateratzen diren emakumeak osatzen dute. Antza denez, hau daukaten emakumearen irudia; eskasa eta betiko roletan estereotipatua. Beraz, steilasek salatu nahi du diru publikoez hornituriko horrelako bideoak garatu daitezen.
Pasa den asteburuan Donostiako alkatea eta beste hainbat ordezkari politiko kalera
atera dira Amaran bortxaketa bat izan dela salatuz. Beste behin, gogorazten diegu
argazkietan ateratzeko salaketak egiteaz gain neurriak hartu behar direla berdintasunean oinarrituriko jendarte batean bizi gaitezen, hori izango baita emakumeok pairatzen dugun bortizkeria eteteko modu bakarra.
Guk, hezkuntza munduan aritzen garenok, ondo dakigu ikustezintasuna eta
estereotipoak berdintasuna lortzeko oinarrizko arazoak direla. Hortaz, sinestezina iruditzen zaigu gure gizartearen irudikapen hori erakunde publikoaren eskutik etortzea. Hau guztia dela eta, steilasek bideo hau lehenbailehen erretiratu dezaten exijitzen du.

 

 

 

 

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude