160113 LO barakaldo intersindiAstelehenean, Barakaldon etxebizitza batuen eraikuntzan  ari zen langile batek bizia galdu zuen lan istripu baten ondorioz, eta gaur, istripu hori ozenki salatu nahi dugu hemen elkartu garen guztiok. Era berean, familia eta lankideei gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi diegu.

Istripu gehienen atzean lan baldintzen prekarietatea dago: formakuntza falta, lan erritmo bortitzak, azpikontratak, lan gainkargak… Istripuak saihesteko neurri egokiak behar dira, legeak azpimarratzen duen bezala. Baina legea ez da oraindik zeharo betetzen, horregatik betearaztea da exijitu behar duguna, enpresek eta erakundeek ez baitute horretarako borondaterik erakusten.

Langileok ezin dugu onartu urtero istripu kopurua igotea. Krisiaren aitzakiarekin prekarietatea areagotu egin da eta neurri zuzentzaileak hartzeaalde batera utzi dute. Hortik dator istripuen gorakada. Hau dela eta, enpresa eta administrazioei lan baldintza egoki eta seguruetan lan egiteko eskubidea exijitu behar diegu.

Mobilizazioa ezinbestekoa da eta istripuak gertatzen direnean ELA, LAB, ESK,STEILAS, EHNE eta HIRU bertan egongo gara salaketa egiten eta hildako langilearen familia eta lagunei babesa ematen, enpresa eta erakundeei hobekuntzak exijitzen diegun bitartean.