Barañainen izandako lan istripua salatzeko elkarretaratzea

Otsailaren 24an, Barañainen lanean ari zen langile batek bizia galdu zuen lan istripu baten ondorioz, eta gaur, istripu hori ozenki salatu nahi dugu hemen elkartu garen guztiok. Era berean, familia eta lankideei gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi diegu.

160224 Barañain LO

Langileokezin dugu onartu lan istripurik gertakizun arrunta balitz bezala, lan istripuak patronalak lan egiteko orduan ezartzen dizkigun baldintza eta lan egiteko moduen emaitza dira. Hori guztia itsu mutu eta gor aritzen diren administrazio publikoen utzikeriaz lagunduta.

Istripu gehienen atzean lan baldintzen prekarietatea dago: behin-behinekotasuna, formakuntza prestakuntza falta, lan erritmoak, azpikontratak… Krisiaren aitzakiarekin prekarietatea areagotu egin da eta lan arriskuen prevbentzioa betetzeke dagoen eginkizuna da, zenbaitetan paper mailan burutzen den zerbait. Baina gaixotu eta istripuak sortarazten dizkiguten arriskuen aurrean ez gaituzte babesten. Horrekin batera behar beharrezkoak diren neurri prebentiboak ez dira ezartzen.

Istripuak saihesteko neurri egokiak behar dira, enplegu eta lan baldintzak hobetzeko, eta egitazko egiazko lan osasunaren alde egiteko. Hau dela eta, enpresa eta administrazioei exijitu behar diegu lan baldintza egoki eta seguruetan lan egiteko eskubidea; halaber, lan egiteko eskubidea, ez saiakera horretan osasuna galtzeko edo hiltzeko

Mobilizazioa ezinbestekoa da eta istripuak gertatzen direnean ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU bertan egongo gara salaketa egiten eta hildako langilearen familia eta lagunei babesa ematen, enpresa eta erakundeei hobekuntzak exijitzen diegun bitartean.

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude