LEP ARTEKO KONTRATU BERRIAK

Dagoeneko Enpresak helaraziko zizuen zuen kontratu berria, leku aldatzearen ondorioz kontratua eten eta uztaileko esleipenean lanpostu berri bat hartu bazenuten. LEP arteko kontratu berrien kasuan, steilasek sumatzen zuen moduan, klausula gehigarria aldatu dute, orain arteko LEP arteko kontratuetan agertzen ez ziren aldaerekin.

Kontratu zaharretan kontratua “LEParen bidez” amaituko zela jartzen duen tokian, orain “LEP baten bidez edo Leku Aldatze Lehiaketa baten bidez” amaitu ahal direla jartzen du, betetzen ari zareten postuaren kodearekin batera. Aldaketa hau Enpresak bere kontra dauden sententzia ezberdinak betearazteko erabili duen tresna bat da, iazko postuen identifikazioarekin bidali zuten gutunarekin batera, LEP arteko kontratuak sortu zirenean egindako akatsei nolabaiteko zilegitasun juridikoa emateko nahian (sententziek akatsak zeintzuk ziren argi uzten baitzuten).

Galdera erraza da. LEP arteko kontratu zaharrak lehen zuten klausularekin LALaren bitartez apurtzea legala bazen, zergatik aldatu dute klausula kontratu berrietan? Klausula lehen zegoen moduan mantenduz gero epaile batek esan zezakenaren beldur, agian?

Enpresaren erabaki honek steilasek azkenengo urtean mantendutako jarrera eta Leku Aldatze Lehiaketaren araudia ez sinatzearen arrazoia berresten du.

Gai honen inguruan edozein zalantza izanez gero, jarri zaitezte gurekin harremanetan.

2016-09-19-steilasberri-3