Iritzi artikulua: Hezkuntza sistema berria eraikitzearen alde

HEZKUNTZA SISTEMA BERRIA ERAIKITZEAREN ALDE

Lau urte iragan dira jada EAJk lehendakaritza eskuratu zuenetik. Luze joan dira urteok, eta,
hezkuntzaren inguruan, itxuraz gauza asko gertatu diren arren, Cristina Uriarte buru izan duen
sailak ez .dio inolako mesederik egin hezkuntza sistemari, hezkuntza publikoari bereziki. PSEk
hasitako murrizketei jarraipena eman die, eta steilasek iragarrri bezala, Madriletik eta
Europatik datozen lege organiko, dekretu eta gainontzeko irizpideei men egin die – LOMCEz
baliatuz HEZIBERRI proiektu neoliberala ezarri nahi izan du-, gure hezkuntza sistema estura
ekonomikoa abiapuntu duen planteamendu baten pean ezarriz. Gutxiagorekin gehiago egiten
ikasi behar omen dugu hezkuntzan. Ondorioz, Sailaren sare publikoarekiko utzikeria ikaragarria
izan da, langileon lan baldintzen okertzea eta baliabideetan murrizketa izugarriak ekarri
dituena. Planteamendu honetatik abiatuz eraiki du Hezkuntza Sailak bere hezkuntza politika,
hezkuntza ulertzeko modu neoliberalaren paradigma, alegia….

Iritzi artikulua: Hezkuntza sistema berria eraikitzearen alde

 

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude