Milaka Irakasle, guraso eta ikasle mobilizatu dira LOMCE eta Heziberriren aurka, murrizketak salatzeko eta Euskal Herrian gure hezkuntza sistema aldarrikatzeko

img-20161026-wa0121

Donostia

img-20161026-wa0102

Gasteiz

manifa1

Iruñea

img-20161026-wa0114

Bilbo

[ARGAZKI GEHIAGO]

Atzo Hego Euskal Herriko unibertsitatez kanpoko irakaskuntza publikoan zein pribatuan – ikastola pribatuak eta erlijio-ikastetetxeetako langileak- mobilizazioa eguna deitu genuen STEILAS eta ELA sindikatuok. CCOOeta UGT-k ere bere aldetik egin zuten.

Goizean ordu beteko lanuztea eta hamaika elkarretaratze ikastetxe atarietan eta Hezkuntza Sailen aurrean. Arratsaldean ere lau hiriburuetan manifestazioak burutu genituen familia elkarteekin batera (EHIGE eta HERRIKOA).

Sakoneko analisia egiteke badago ere, oztopoak-oztopo (kontrako propaganda eta gehiegizko zerbitzu minimoak Nafarroan) hezkuntza-komunitatearen mobilizazioak izandako oihartzuna handia izan zen eta gure aurreikuspen guztiak gainditu ditu. Goizetik dozenaka ikastetxe publiko eta pribatutan langileek lanuztea egin zuten eta elkarretaratzeak burutu ziren – zenbait lekutan familia eta ikasleekin batera-.

Arratsaldeko manifestazioak jendetsuak izan ziren eta zenbait erakundek bere atxikipena adierazi zuten – ESK, Podemos Ahal-dugu, Aralar, Alternativa, EHBilduk, Equo,…-.

Bi mobilizazioetan steilaskideen parte hartzea oso aipagarria da eta horregatik ZORIONAK!

Hau guztia LOMCE, HEZIBERRI ETA MURRIZKETEi aurre egiteko borrokaren beste urrats bat da izan da eta indarra ematen digu aurrera egiteko.

steilaseko Idazkaritza Nazionala

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude