Kalte-ordainak eta Auzitegi Goreneko sententziak

Zenbateko kalte-ordaina dagokigu lan egindako urte bakoitzeko?

Nork zer dioen:

Ordezkapen kontratu bat bukatzen denean…

Lan metaketa kontratu bat bukatzen denean…

Haurreskolak Partzuergoak

0 egun

0 egun

Langileen EstatutoaK 49. artikuluan

0 egun

12 egun

Auzitegi Goreneko sententziak

20 egun

20 egun

Goiko koadroak adierazten duen bezala, Haurreskolak Partzuergoak ez du betetzen Langileen Estatutoak dioena eta are gutxiago Auzitegi Goreneko azkenengo sententziek diotena. Azken asteetan kontu honen inguruan sortu diren zalantzak eta galderak ugariak izan dira, eta zerbitzu juridikoekin gaia aztertzen egon eta gero, steilas sindikatuak jakinarazi nahi dizu:

2015eko irailaren 14tik aurrera amaitu diren ordezkapen eta lan metaketa kontratu guztiek 20 eguneko kalte ordaina jasotzeko aukera dute.

Sententzietako batek dionaren harira, abuztuan LALean eten ziren LEParteko kontratuek langile finkoen trataera berdina izan behar dute. Honek steilasek aurreko bi urteetan LALaren negoziazioan berrezten du. Beraz, kontratuaren etetea bera erreklamatu ez badu langileak, 20 eguneko ordaina jasotzeko eskubidea duela ondorioztatzen da sententziatik.

Egoera honetan aurkitzen bazara edo egotekotan bazaude, gurekin harremanetan jarri zaitezke kalte ordainaren esakera aztertu eta zer egin erabakitzeko. Gogoratu urte beteko epea dagoela kontratua bukatu zenetik prozesua hasi ahal izateko. Ez galdu zure eskubidea eta aukera epea pasatzen uzteagatik.

2016-11-02-steilasberri-6