Gaur azaroaren 7an, Hezkuntza Departamentuko NAOn eta webgunean ondokoa argitaratu dela:

–          2855/2016 EBAZPENA, urriaren 24koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen zonifikazioa eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen bi kurtsoena eta departamentu honen menpeko ikastetxe eta programetako plantillak argitaratzen dituena, eta lanpostuak ezabatzeko eta lanpostu ibiltariei atxikitzeko eskaeraren prozedurak eta 2016-2017 ikasturteko lekualdatze-lehiaketaren deialdian bete beharreko behin-behineko lanpostu hutsak (maisu-maistren kidegoko irakasleei dagozkienak) zehazten dituena.

–          2856/2016 EBAZPENA, urriaren 24koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Arte eta Hizkuntzen Irakaskuntzetako ikastetxeen zonifikazioa argitaratzen duena, eta 2016-2017 ikasturteko lekualdatze-lehiaketaren deialdian bete beharreko behin-behineko lanpostu hutsak eta lanpostuak ezabatzeko eskaeraren prozedura ezartzen dituena Bigarren Hezkuntzako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoko, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoko, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoko eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen, Irakasleen eta Tailer-maisuen Kidegoko irakasle funtzionarioentzat.

Lanpostuak ezabatzeko eta lanpostu ibiltariei atxikitzeko eskaeraren epea: 2016ko azaroak 8tik 14ra, biak barne

Web fitxa (Emaitzak)