Prentsa oharra: Altsasuko atxiloketen inguruan

:: Kategoriak: Prentsa Oharrak :: Etiketak: , ,

STEILAS sindikatuak Altsasuko gertaeraren ondorioz 6 gazte atxilotu eta Madrilera eraman izana gaitzetsi nahi du prentsa ohar honen bidez.

Epaitegi Nazionalera eramatearen ondorioz gazteok babes eta berme juridikorik gabe geratzea larria iruditzen zaigu. Era berean, biziki kezkagarria deritzogu lehengo bideak jorratzeari, hots, bizikidetza eta bake soziala landu beharrean errepresio bideari heltzea.

Gure elkartasuna agertu nahi diegu gertaeraren ondorioz kalteak pairatu dituzten guztiei. Horretaz gain, honelako kasuak gainditzeko ahalegin guztiekin bat egiten dugu.

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude