161117-steilas-cartel-banketxe-bajaAzken aldian bilakaera kezkagarri bat jasaten ari da gure hezkuntza sistema. Ikaslea sistemaren ardatz izatetik, beste interes askoren erraminta izatera pasatzen ari da, eta, horretarako, erakunde pribatu askok jomugan ipini dute eskola bere interes ekonomiko eta ideologiko zehatzen mesedetan.

Botin familiaren Empieza por Educar ekimena herri ikastetxe askotan ari da lanean (administrazioak ez digu daturik eman nahi), Kutxabank finatzien inguruko formakuntza ematen ari da ( ekonomia irakasleak lan hori bera ezin al du egin? ). Beste banketxe asko ere eskoletan sartu nahia dabiltza (Santander, Caixa Bank, BBVAak berariazko programak dituzte), eta enpresa elkarteek ere berariazko programak ezarri nahi dituzte Lehen Hezkunztan (Ajebask-Create). Hau guztia gutxi ez balitz, administrazioak sarbidea erraztu eta diruz hornitzen ditu programa hauetariko asko.

Eskola komunitate osoari, eta langileei bereziki, eraso hauen aurrean tinko mantentzera dei egiten dizuegu. Gure esku dago hezkuntzaren eredu merkantilistari eta intrusismoari aurre egitea!