Prentsa Oharra: PISAri buruzko hausnarketa: Hezkuntza Sailak sindikatuak baztertzen ditu, berriro ere

Prentsa oharra: PISA [pdf]

PISAri buruzko hausnarketa:

Hezkuntza Sailak sindikatuak baztertzen ditu, berriro ere

Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak gaurko, abenduak 19, arratsaldeko 4etan Lakuara deitu ditu hezkuntza eragileak bilera batera. Bileraren helburuak unibertsitatean sartzeko frogaren inguruan informazioa partekatzea eta azkenaldian ezagututako kanpo ebaluazioaren emaitzei buruz (PISAko amaitzez, hain zuzen ere) hausnarketa egitea omen dira. Publikoki Sailburuak hezkuntza eragileen iritziekin kontatzea aipatu badu ere, bilerara eragile batzuk baino ez ditu deitu, eta haien artean ez gaude sindikatuak.

Modu horretan, Cristina Uriartek zuzentzen duen Jaurlaritza berriko Hezkuntza Sailak, berriro ere, irakaskuntzako langileen ordezkariak baztertu ditu. Azken urteetan ohi duen bezala -adibidez HEZIBERRI proiektuarekin edota, duela gutxi ikasle etorkinentzako hezkuntza arreta planarekin- ikasleez gain ustez arloko sektorerik garrantzitsuenetako bat, irakasleek, hezitzaileek eta langile ez irakasleek osatzen dutena, behin eta berriz gutxiesten du Uriarte andereak.

steilasek uste du eskola komunitateko sektore guztien parte hartzea bermatzen ez den bitartean, ez direla benetan finkatuko euskal hezkuntza sistemak behar dituen aldaketarako oinarriak.

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude