EHU-UPV: Osagarrien deialdiak normaltasunerantz

:: Kategoriak: Berriak, EAE, hezkuntza, Unibertsitatea :: Etiketak: , , ,

Osagarriak – STEILAS eta LABen komunikatua 2016-12-23 eu  [pdf]

steilas eta LAB en testu bateratua

OSAGARRIEN DEIALDIAK NORMALTASUNERANTZ

Gaur, abenduak 23, osagarrien 2016ko deialdiko C tramuak esleitzea onetsi du Gizarte Kontseiluaren osoko bilkurak eta, beraz, 2017ko urtarriletik aurrerako eragin ekonomikoa izango dute. Zehazki, 136 irakasle-ikertzailek eskuratuko dute C1 tramua lehen aldiz; 66k, C2 tramua; eta 63k, C tramu biak. Horiekin batera, 2015eko deialdian esleitutako B eta A tramu berriak ere ordaintzen hasiko dira.

Aurrera begira, 2017an zehar, 2016ko deialdiko B eta A tramuak ebaluatu eta ebatzi ahala, 2013ko, 2014ko eta 2017ko deialdiak gauzatu beharko ditu Gizarte Kontseiluak hurrenez hurren, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartuta dituen eta bideratu dizkion deialdiak, hain zuzen.

Bukatzeko, inoiz hautsi behar ez zen osagarrien deialdien normaltasuna berreskuratzea espero behar dugu aurrerantzean ere. UPV/EHUko zuzendaritzak, Eusko Jaurlaritzak eta bion arteko zubia den Gizarte Kontseiluak gai honetan arduraz jokatzea eskatzen dugu.

Euskal Herria, 2016ko abenduaren 23a.

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude