2017ko EPEA. Eskasa eta ez dio aurre egiten Irakaskuntza Publikako beharrei

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailak jakitera eman du 2017ko EPEren inguruko erabakia. Azkenean Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lanpostuak izango dira, maisu-maistrena hain zuzen. Lanbide Hezkitakoak berriz, 2018rako utzi ditu.

Hezkuntza Sailarekin izandako azken bileran steilasek eskatu zuen EPEa 2018ra atzeratzea ez baitzegoen berme osorik EPEa baldintza egokietan burutu zedin. Alabaina, administrazioak aurrera egin du bere asmoarekin eta 2017rako EPEA plazaratu du.

steilasen ustez eskaintza eskasa da eta ez dio erantzuten hezkuntza publikoak dituen beharrei. Irakaskuntza Publikoak dituen erronkei aurre egiteko, honekiko erantzukizuna eta konpromisoa behar beharrezkoak dira. Hori dela eta, Administrazioari leialtasunez kudeatzea eskatzen diogu. Hezkuntza komunitate osoaren partehartzea bultzatzen duen eta langileak kontuan izango dituen

Nazio Batzorde Iraunkorra