Prentsa Oharra: Oinarrizko errenta [pdf]

2008an Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren legea onartu zenetik, jaso beharreko kopuruaren zenbatekoa Lanbide arteko Gutxieneko Soldatari lotua egon da (LGS), legeak berak jaso eta zehazten duen moduan. Gobernu zentralak LGS-aren % 8ko igoera jakinarazi ostean, igoera berbera aplikatzea besterik ez zen gelditzen. Are gehiago jadanik 2011tik % 7a murriztuta zegoenean kobratu behar zuten kopuru hori (behin-behineko neurri bat izango zela esan arren).

Eusko Jaurlaritzak gure susmo txarrenak baieztatu ditu eta DBE-aren igoera KPI-arekin lotu nahi du, % 8 horretatik urrunduz. Hiritarren beharren gainetik gastua beste gai batzuetan lehenesten du eta aurrekontuen ajustea gizarteko sektore ahulenek ordaintzea nahi du, ezberdintasun sozialak areagotuz.

Mota hauetako neurriekin EAJ-k argi uzten du non kokatzen den, eta ez da justizia sozialean oinarritutako gizarte baten alboan, hain zuzen ere.

steilasek Eusko Jaurlaritzari eta honen euskarri diren EAJ eta PSE alderdiei exijitzen diete erabaki honetan atzera egitea eta DBE-aren zenbatekoa LGS-aren eguneraketarekin batera igotzea. Eusko Legebiltzarrean dauden gainontzeko alderdiei ere eskaera bera luzatzen die, Eusko Jaurlaritzaren asmoa zuzentzeko beharrezko neurriak hartu ditzaten.