STOP errepresioa Saharan, epaiketa politikorik ez!

:: Kategoriak: Berriak, Gaiak, Jendarte mugimenduak :: Etiketak:

Azken Adierazpena l_7. Confer Sindical_Bojador_4dic16 eus[PDF]

STOP errepresioa Saharan, epaiketa politikorik ez!

Datorren Urtarrilaren 23an Saharako 25 pertsona epaituko dituzte berriro ere Gdeim Izik bezala ezaguna den kasuarengatik. Abenduak 26ko epaiketa bertan behera gelditu zen eta orain berriro ere errepikatu eginen da. Bertzeak bertze horietako batzuk 30 urtetako kartzela zigor eskaria daukate.

Hau dela eta ESK, STEILAS, LAB eta ELA sindikatuok Saharar herrirarekiko Euskal Herriko elkartasun taldeekin eta Saharako etorkinen Euskal Herriko taldeekin batera mobilizazio bat deitu dugu berriro ere heldu den Urtarrilaren 23ean goizeko 11:30etan Bilboko Marokoko kontsulatuaren aurrean (Rekalde zumardian kalea 27 Bilbo).

Mezu honen bitartez deialdi honetara gehitu nahi duten Euskal Herriko eragile guztiei mobilizazioan parte hartzeko deia luzatzen diegu, denon artean ahalik eta indar gehien egiteko.

ESK, STEILAS, LAB eta ELA, Saharar herrirarekiko Euskal Herriko elkartasun taldeak eta Saharako etorkinen Euskal Herriko taldeak

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude