ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta Confebask patronalak egiturazko sektorearteko Akordioa sinatu dute . Horren bitartez, lurralde edo autonomia mailako sektoreko lan hitzarmenek babes handiago izango dute estatu mailakoen aurrean.

steilasek modu positiboan baloratzen du akordioa, indarrean dauden edo sina daitezkeen bertako hitzarmenek estatu mailakoei aurre egiteko berme handiago izango dutelako.

Hala ere, akordioa aurrerapauso bat besterik ez da negoziazio kolektiboa blokeo egoeratik ateratzeko nahikoa ez delako.

steilasek gehiengo sindikala guztiekin osatzen duten beste sindikatuekin batera borrokan jarraituko du negoziazio kolektiboa eraginkorra izan dadin eta prekarietateari aurre egin eta langileen lan baldintzak hobetuko dituzten lan hitzarmenak lortzeko.