Sahararen aldeko karabana

:: Kategoriak: Berriak, Gaiak, Jendarte mugimenduak :: Etiketak:

SaharaDiptico Caravana 2017

Sahara Proyecto resumen 2017

SEADen Aldeko “OTSAILAK 27” Euskal Elkarteen  Koordinakundeak beste Saharako Herriarekiko Elkartasunerako Euskal Elkarteekin batera, Herri honi laguntzeko helburuarekin erabaki dugu gure elkar lanaren harreman maila sendotu eta Saharako Ilargierdi Gorriaren eta Saharar Emakumeen Nazio Batasunaren deiari  erantzunez, 2017ean beste elkartasun karabana bat bultzatzea erabaki dugu.
Errefuxiatuen kokalekua eta eremu haren egoera berezia dela-eta, saharar errefuxiatuek Tindoufeko (Aljeria) kanpamenduetan bizirik irauteko ezinbestekoa da kanpotik datorren laguntza. Elikadurari dagokionez, 1975etik hona nazioarteko zenbait erakunde arduratu dira errefuxiatuei janaria helarazten, hala nola lekaleak, irina, esne-hautsa, kontserbak, etab.;
erakunde hauen artean ACNUR, Europar Batasuna, ECHO eta PAM nabarmentzen dira. Hala ere, inguruabar ezberdinak direla eta, janari hauek ez dira beti kanpamenduetara nahi adina ez
nahiko genukeen erregulartasunaz heltzen. Ondorioz atzerapen handiak eta eskasia egoerak
ematen dira.
Lehen esan den bezala Saharar Ilargierdi Gorria, Saharar errefuxiatuek elikadura aldetik
segurtasunik ez izateak ondorio latzak dakartza herritarren bizitza-kalitatean, osasunari
dagokionean batez ere; desnutrizioak eragindako patologiak nagusitzen dira eta beste
gaixotasun batzuei aurre egiteko gaitasuna murrizten da.
Ildo horretan, janarien ekarpena osatu nahi da egitarau honen bidez, eta horretarako,
premiazko janariak bidaliko zaizkie Tindoufen bizi diren saharar errefuxiatuei.
Era berean, Saharar Emakumeen Batasun Nazionalak emakumeentzako oinarrizko eta
ezinbesteko garbitasun gaia denez konpresen beharra berretsi du. Kanpamenduetan produktu
mota hau lortzeak duen zailtasuna dela eta konpresen bilketa eta bidalketa guztiz egokia da.
Helburu hauek betetzeko asmoz, Euskal Herriko herrietan janariak (arroza, pasta,
azukrea, lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan) eta garbitasun gaiak (konpresak)
biltzea aurreikusi da; eta guztia karabanan garraiatzeko bigarren eskuko kamioiak erostea
ere.

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude