EAEko matrikulazio-sistemak ezberdintasun sozialak sustatzen ditu

Ikasleak matrikulatzeko garaia dugu hauxe Euskal Autonomia Erkidegoan, hala
zentro publikoetan nola pribatu-itunpeko zentroetan.

Eusko Jaurlaritzak matrikulazio-prozesua baliatzen du herritarren arteko aldeak
areagotzeko eta berdintasunik gabeko jendarte bat sustatzeko. Salaketa benetan
larria dirudi horrek eta matrikulazio-prozesuak, berriz, ez dirudi hain gai presazkoa.
Baina lehen urrats horretan, hots, geure seme-alabak hemengo eskola honetan edo
beste hartan matrikulatu nahi ditugunean, orduantxe agertzen da estreina halako
pribilegio-sistema bat, eskola pribatu-itunpekoak babesten dituena eta eskola
publikoa, berriz, bigarren mailan uzten. Giza eskubideen adierazpen unibertsala,
konstituzio liberalak eta ordenamendu juridikoa berdintasunaren printzipioan
oinarritzen dira denak, hortaz, norbaitek azalduko al digu nola lortuko dugun
berdintasunezko jendarte bat, baldin eta eskola-sistemak ikasleak bereizten baditu
beren egoera sozioekonomikoaren arabera?

[jarraitu irakurtzen] Matrikulazioa EAE eus