Mikel Cabieces, Mario Fernandez eta Rafael Alcortaren aurkako epaiketa hasi da gaur Bilbon, Kutxabank auziko delituak direla eta. Akusazio partikularra osatzen dugun sindikatu eta eragileok (steilas, LAB, ESK,  HIRU, EHNE Bizkaia, EKA/OCUV eta Pentsionistak Martxan) elkarretaratzea egin dugu epaitegien aurrean.

Hauxe da plazaratu dugun komunikatua

Audientziak defentsaren aurre kuestioak alboratuta, Mario Fernández, Mikel Cabieces eta Rafael Alcortaren aurkako epaiketa. hasiko da. Akusazio partikular honek bere burua zoriontzen du akusatuen eserlekuan Kutxabankeko iruzurraren egile zuzenak eserarazi dituelako, eta beraiek buruturiko delituengatik ordain dezatela eskatuko dugu.

Defentsaren estrategiak, Cabiecesek kobratzen zuen ordainsaria zerbitzu bat ematearekin lotu nahiko du, baina existitzen izan ez den lan prestazio bategatik izan da, beraz, ezingo dute inolaz ere frogatu.

Egin dugun bidearekin pozik bagaude ere, gure egitekoa ez da hemen bukatzen, eta PNV, PP eta PSEri eskaera argia egiten diegu: ez zaitezte koldarrak izan, eta zuzeneko egileen iruzurra frogatzen denerako, eman ezazue pausu bat aurrera.

Ate birakariak, mesede tratuak eta Kutxabanken egindako iruzurra Kutxabank eta Euskal Kutxak pribatizatzea erabaki dutenen erabaki politikoak dira.Orain iruzur hauei bide eman dien alderdiak ez badira epai judizialarekin kontsekuenteak eta arduragabe jokatzen badute, koldarkeria politikoa erakutsiko dute.

Ez daukagu inolako zalantzarik erabaki honen atzean Kutxabanken pribatizazioaren bultzatzaile diren PNV, PP eta PSE alderdiak daudenik, eta Cabiecesi mesede tratua, alderdi hauek jasotzen duten abantaila partidista izan zela bankua kapital pribatuari saltzeko estrategian . Zalantzarik gabe , alderdi hauen arteko akordioak beraien onurarako izan dira.

Enpresariek eta bankariek politika publikoak erabakitzen dituzte, eta beraien funtzioak bukatzen dituztenean, erabakiak hartu dituzten politikariak beraien enpresetan kolokatzen dituzte; horrela funtzionatzen dute ate birakariek.

Euskal Kutxen eta Kutxabanken pribatizazio prozesuan atzera egitea exijitzen dugu, entitate hauen izaera sozial eta publikoa indartuz, eta langileon aurreztatzaileak era euskal jendartearen interesen aurkako ekintzak sustraitik moztu daitezela.