DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK ( DBH)

funtzio berdinak, titulazio bera…zergatik ez lansari bera?

  • 25 urte beteko dira Itunpeko Ikastetxeetako Irakasleen Lansarien Parekidetasun progresiborako akordioa sinatu zela. Akordio Eusko Jaurlaritzaren Hezkunza Saila eta sindikatu batzuen – steilas, CCOO eta UGT – artean sinatu zen eta EAEko itunpeko ikastetxe guztietan – gizarte ekimenekoak zein ikastolak- bete da.

  • Akordio horri esker, gure lan sariak irakaskuntza publikoko irakasleenetatik hurbilago daude Helburua lan maila guztietan % 95eko parkidetasuna lortzea bazen ere egun, publikako funtzionariek izandako murrizketak direla eta ia maila guztietan – Haur Hezkuntza 2.zikloa, Lehen Hezkuntza, DBH bigarren zikloa, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa- ehuneko hori gainditzen da

  • Alabaina DBH 1,go zikloko egoera bestelakoa da, eskolak ematen dituztenak lan sarien diskriminazioa pairatzen dute eta . Izan ere, irakaskuntza publikoko pareko mailakoekin alderatuz %88,84 kobratzen dute aipatu akordioak %95 kobratu beharko luketela jaso arren. Horrek suposatzen du oinarrizko soldatan 3.169€ /urte eta hirurteko bakoitzeko 137 €/urte galtzea Bigarren Hezkuntzako gainontzeko irakasleekin alderatuz.

  • DBHko bi zikloetako irakasleek titulazio eskakizun bera dute ( lizentziatuak izan behar diat eta dagokion gaitasun ideomática ) eta bete beharreko funtzioei dagokienez – programazioa, bilerak, proiektuak, bestelako jarduerak…- ez dago inolako alderik. Horrez gain, eskola-ordu eta osagarrien kopuru bera daukate.

  • Patronalek ez dute deus egin horren inguruan eta bere jarrera zuritzen dute eta administrazioaren teilatura botatzen dute baloia. Baina lan baldintzak arautzen dituen hitzarmena ez du Administrazioak sinatzen eta finantziazioa handitzea eskatzen duenean gaiak ez du inoiz lehentasunik izan Patronalentzat. Are gehiago, diskriminazioa hori disuasio-tresna bezala erabiltzen du langileak zigortu edo saritzeko.

  • EAEn lan sarien bereizketa horrek eragiten dio itunpeko ikastetxeetako 1250 irakasleei gutxi gora behera :900en bat Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan eta 350ren bat ikastoletan. Eragindako kopurua handiago da ohikoa baita DBHko irakasleek bere lanaldiaren zati bat 1.go zikloan izatea eta proportzio horretan eraginda izatea.