Datorren martxoaren 5etik aurrera Euskal Herrira etortzekoa omen da mezu transfobikoa daraman autobusa. Honen aurrean steilas sindikatuak honakoak eman nahi ditu aditzera:

  •  Zeharo arbuiatzen dugu gorrotoa eta bazterketa bultzatzea helburu duen edozein ekimen.
  •  Aniztasun afektibo-sexuala eta genero aniztasunaren aldeko konpromiso irmoa berresten dugu eta hezkuntzak horren alde hartu behar duen papera azpimarratzen dugu. Bide horretan hezkidetza dela bidea gogorarazi nahi dugu.
  •  Dei egiten diogu hezkuntza komunitate osoari aniztasunarekin bat egiteko eta LGTBIQfobikoak diren portaeren eta ekimenen kontra borrokatzeko. Adituko digute, gure erantzuna aniztasunaren lanketa izanen baita.
  •  Eskaera zuzena egiten diegu Iruñeko, Gasteizeko, Donostiako eta Bilboko alkateei zein Lakua eta Iruñeko Gobernuei gorrotoa bultzatzea helburu duen autobusaren aurkako neurriak hartzeko.