Iritzi artikulua Martxoak 8: Gure gorputz anitzetan, Gu Geu

Gorputzak gara, askotariko gorputzak: altuak eta baxuak, lodiak eta meheak, zuriak, beltzak… gorputz ederrak denak. Gorputzok hainbat koloretakoak ditugu azalak, begiak eta ilea. Gorputzok zakila edo bulba daukagu. Protesiak dauzkaten gorputzetan bizi gara, aniztasun funtzionala daukaten gorputzetan bizi gara… gorputz “onartuetan” eta gorputz “baztertuetan” inoiz ez “okerretan”.

Gu guztion gorputzei eta gainontzeko pertsonen gorputzei errespetua zor zaie denei. Geure gorputza eta besteen gorputzak diren bezalaxe onartzen eta ondo bizitzen ikasi behar dugu. Baieztapen hauek ukaezinak dirudite, baina egunero eskubide urraketa horren testigu gara. Emakumeen gorputzak tratu txarren, bortxaren eta erasoen objektu dira. Jarrera hauek sozialki gaitzetsia bada ere, modu formalean behintzat, konplizitatez onartzen da komunikabideek eta bereziki publizitateak emakumeen gorputzak objektu bilakatu eta amu gisa erabiltzea, gizonek kontsumitzeko.

Garai bakoitzean, toki bakoitzean, gizartean bere edertasun-kanona ezartzen du, eta argi ikus dezakegu hori historiako hainbat artelanetan (margolanak, eskulturak, zinema…). Rubensen margoetako gorputz gizen eta biribilek ez dute zerikusirik Modiglianiren eredu guztiz estilizatuarekin, eta gutxitan datoz bat gizartearen kanona eta benetako gorputzak.

Gaur egun, gizonei eta emakumeei, eta batez ere emakumeei, milaka irudi jaurtitzen dizkie etengabe, izan behar zuketen gorputzari buruzkoak: gorputz hori lortzeko, geure gorputza aldatu behar dugu merkatuak eskaintzen dituen produktuen bidez, izan kremak, ukenduak, perfumeak, elikagaiak, jantziak eta baita kirurgia-ebakuntzak ere. Gorputz ez-arautu edo/eta aniztasun funtzionala daukatenek zapalkuntza jasaten dute gizartean, ikusezin bilakatzen dira, eta bestelako tratu txarrak jasotzen dituzte. Aipamen berezia merezi du gordofobiak, pertsona bere gorputzaren “anomalia”ren erantzule egiten zaiolako eta irainen, burlen eta txantxen objektu direlako. Elikadura desoreka eta dietaren obsesio normatiboaren arrazoiaren atzean gorputz perfektua lortzeko presio soziala dago .

Adin eta kultura guztietako emakumeoi edertasun ideal sarritan eskuraezin baten aginduak ezartzen zaizkigu, eta, ez hori bakarrik, gizarteko arau eta konbentzioek, erlijioek edo agintean daudenek inposatzen digute ea nola eta noiz jantzi eta erantzi, edo noiz eta non erabili behar ditugun jantzi jakin batzuk. Enpresek emakumeei euren lantokietan ezinezko takoiak erabiltzea exijitzea onartzen da, arropa deseroso eta desegokia , hotzaz babesten ez dituztenak , lesioak eragin ditzaketenak eta emakumeek onartu behar dituztenak kaleratzearen arriskurik ez izateko. Exijentzia hauen aurreko plantoak hain eskasak dira egunkarien portadetan agertu egiten direla, Nicola Thorpen kasua bezala, kaleratua izan zena bere lantokian takoiak erabiltzera uko egiteagatik eta neurri baztertzaile honekin amaitzeko sinadura bilketa kanpaina abiatu egin du. Aipa dezakegu ere eskoletan zapi islamikoa erabiltzeari buruzko eztabaida biziak, edo hondartza europarretan burkinia deritzon hori erabiltzeari buruzkoak agintarien erabaki batek eraginda non beste kulturetako emakumeei janzkera kode jakin bat inposatu nahi dieten.

Gure gorputza eta besteen gorputzak diren bezala onartu gure gorputzen gaineko presio sozial eta inposaketa sozialen inguruan hausnarketa egin eta hauei aurre egiteko estrategiak bilatzea dugu helburu. Horretarako steilasen “geure gorputz anitzetan gu geu” deituriko unitate didaktikoa prestatu dugu Martxoak 8 honetarako, horren bidez, geure gorputzen eta gorputz guztien onarpena eta errespetua landu nahi ditugu batez ere.

Informazio gehiago [http://steilas.eus/2017/03/07/martxoak-8-unitate-didaktikoa-gure-gorputz-anitzetan-gu-geu/]

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude