EHU-ko Gizarte eta Komunikazioko Fakultatean izandako gertakarien aurrean

:: Kategoriak: Berriak, EAE, hezkuntza, Unibertsitatea :: Etiketak: ,

STEILAS EHU komunikatua

Steilas sindikatuak gaitzetsi egiten du, atzo eguerdian, gure Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean gertatutakoa.
Ez da gure jendartean, ezta gure Unibertsitatean ere, halako jazoera justifika dezakeen inongo arrazoirik. Guztion ondasunen kontrako kalteak salatzeko modukoak direla deritzogu, baina pertsonak arriskuan jartzen dituzten ekintzak guztiz onartezinak.
Honek guztiak gaiztotu egiten du unibertsitate barruko elkarbizitza eta zoritxarrez, gaur egun, jarrera autoritario eta atzerakoiak baino ez ditu hauspotzen.
Horrenbestez, Unibertsitateko kide guztioi dei egiten dizuegu gaur antolatuta dagoen kontzentrazioan (Mikel Laboa plaza, 13:00) parte-hartu eta gure arteko elkarbizitza kaltetzen ari diren ekintza hauek arbuiatzera.

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude