M22 Greba Hezkuntza Publikoan. Balorazioa

Martxoaren 22 Balorazioa[pdf]

%75tik gorako jarraipena izan du unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan gaurko deituriko grebak

Milaka langile irten dira kalera murrizketa politikak alde batera utzi, lan- baldintzak hobetu eta pertsonen eta jendartearen garapen integrala lehentasun izango duen hezkuntza publikoa aldarrikatzera.

Ia 28.000 langile unibertsitatez kanpoko Hezkuntza Publikoan (irakasle, heziketa bereziko langile, sukaldari eta garbitzaile) eta 1.200dik gora langile Haurreskolak Partzuergoan deiturik zeuden gaurkoan grebara.

Langileen %75etik gora egin dute bat deialdiarekin. Grebak ia erabateko jarraipena izan du eskual- de gehienetan. Jarraipena apalagoa izan da aldiz, Bidasoa aldean (%60 inguru) eta Bilbo edo Ez- kerraldean (%50 inguru). Haurreskoletan jarraipena %85etik gorakoa izan da.

Langileen erabateko gehiengoak bat egin du deialdian jasoriko eskaera eta aldarrikapenekin eta milaka langile ikasle, familia eta herritar atera dira kalera Gasteiz, Donostia eta Bilbon burutu diren manifestazioetan hezkuntza lan-baldintzak hobetzea eskatzera eta pertsonen eta jendartearen ga- rapen integrala lehentasun izango duen hezkuntza publikoa aldarrikatzera.

Hezkuntza inbertsioa, plantilak eta baliabideak handitzea eskatzen dugu. Onartezinak diren behin- behinekotasun mailak murriztea. Gelako ikasle kopurua murriztea. Soldatetan, ordezkapenetan, bajetan, erretiroan… ezarritako murrizketak alde batera uztea. Ikasle euskaldun eleaniztunak sortu dituen euskarazko murgiltze eredua garatzea. LOMCE eta Heziberri bertan behera uztea. Eta hez- kuntzaren merkantilizazioa alde batera utziz, hezkuntza berdintasuna, justizia soziala, integrazio eta gizarte kohesioa bermatzeko oinarrizko tresna izatea.

Bide honetan pausoak ematen hastea eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzari. Horrela ez bada hurren- go hilabeteetan greba eta mobilizazio dinamika areagotuko dugu.

Euskal Herrian, 2017ko martxoaren 22an

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude