Prentsa oharra: Kontratua amaitzeagatik Hezkuntza Sailean behin-behineko eta behin-betiko langileen kalte-ordainak parekatzen dituzten sententziak

Europar Batasuneko Justizia Auzategiak 2016ko irailaren 26an ebatzi zuenari jarraituz, hainbat langile ordezko kontratuak bukatzean zegozkien kalte-ordainak erreklamatzera animatu ziren. Une honetan, kontratua bukatzen den egoeran, Hezkuntza Saileko hainbat langile interinoen kalte-ordainak behin-betiko langileek jasotzen dutenarekin parekatzera behartzen duten hiru sententzia daudela jakinarazi nahi du steilasek.

Otsailaren 22an, martxoaren 17an eta 20an atera diren sententzia hauek, beraien kontratua amaitzeagatik 20 egun/urteko kalte-ordaina jasotzeko eskubidea onartzen diete Hezkuntza Bereziko hamaika hezitzaileri (Hezkuntza Laguntzako Espezialista eta Zeinu-hizkuntzako Interpreteak).

Hezkuntza Bereziko Hezitzaileen sektorea, Hezkuntza Laguntzako Espezialista eta Zeinu-hizkuntzako Interpreteez gain, Fisioterapeutek, Lan-terapeutek eta Material Transkriptoreek osatzen dute. Langile hauek kontratu laborala daukate administrazio publikoan, Hezkuntza Sailean hain zuzen.

Egun, hezkuntza bereziko hezitzaileen sektoreak % 58ko behin-behinekotasuna pairatzen du. Honek, urtero, ikasturtea bukatzen denean sektore erdiari kontratua bukatzen zaiola esan nahi du. Hezitzaile batzuek irailetik abuztura arteko kontratua daukate; beste batzuei (gero eta gehiagori), ekainean bukatzen zaie, eta, udako hilabeteetan, langabeziara jo behar dute. Eta horrela urtez urte, administrazioak egoera prekario honekin bukatzeko asmorik ez duelako. Esaterako, momentu honetan egonkortasuna lortzeko dagoen bide bakarra Enplegu Publikoaren Eskaintza da (EPEa). Sektore honetan egin zen azkena 2007koa da, kategoria bakar batentzat.

steilasen ustez, sententzia hauek eta ateratzear dauden beste batzuk administrazioa kontratazio politika aldatzera behartuko dute. Horrela, behin-behineko langileei egonkortasuna emango dizkien bideak bilatuko dira, eta, langileen artean ematen diren lan arazoak konpon daitezen adierazten duen borondate faltarekin bukatuko da.

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude