ELKARREKIN INDARTSUAGO

Orain, elite ekonomiko eta politikoak etengabeko mezuak igortzen dizkigu esanaz okerrena pasa egin dela eta ekonomiaren susperraldi minean gaudela; orain, atzeraldi ekonomikoko azken hamarkada honek jendarteko sektore desfaboratuenetan utzi dituen ondorioetaz hitz egitea inoiz baino garrantzitsuago egiten da.

Gutxiengo sozial bat, gaizki deituriko krisiaz baliatu da publikoa dena arpilatzeko, gehiengoa krisiaren ondorioak pairatzen ari garen bitartean. Krisi multisistemiko honek lan merkatuaren desarauketa eta prekarizazioa utzi dizkigu, baita pobreziaren gehitzea eta desberdintasunaren areagotze bat; aitzitik, bakan batzuen eskutan ondosanen pilatze handiago bat ekarri du, baita ere babes sozial sistema okerrago bat eta zerbitzu publiko murriztaileagoak eta kalitate txarragokoak.

Gobernu desberdinek ezarri dituzten politiken ondorioa begi bistakoa da: Egiten diren kontratuen %95etik gora kontratu prekarioa da; enplegua mantendu dituztenen soldatak %10 batean murriztu dira bai EAEn bai Nafarroan, Nafarroako jendartearen %13a pobrezia edo bazterketa sozial egoeran aurkitzen da, eta milaka pertsona etxegabetu dituzte.

Datu hauei Ongizate Estatu eskasago bat, prestazio sozial murriztu batzuk (DsBE, langabezia-prestazioak, subsidioak), gero eta urriagoak diren pentsioak, garestiagoak eta kalitate kaskarragoko zerbitzu publiko batzuk gehitzen badizkiegu… ASKI DELA aldarrikatzea baino ez zaigu geratzen.

Egoera leheneratzeko garaia heldu da. Maiatzak 1a inflexio-puntua izan behar du, eskubide sozial eta laboralen etengabeko galera hau hankaz gora botako duen inflexio-puntua.

Garbi izan behar dugu onean ez digutela itzuliko lapurtu digutena. Eskubideak gureganatu behar ditugu berriro ere, orain arte izan den bezala. Langileriak aurrera egiteko izan duen tresna bakarra borroka izan da.

Kapitalismo etsai ikaragarri da, eta inoiz baino indartsuago sentitzen da. Hau dela-eta, borroka inoiz baino beharrezkoa da.

Historiak erakutsi digu borroken atomizazioa oztopo da sistema ekonomiko eta sozial injustu hau aldatzeko. Denok elkarrekin borrokatu behar dugu aurrera egiteko. Krisiaz eragindutako pertsona eta sektoreen borrokak bilduz sistemari aurre egiteko kapazak izango gara. Borrokan elkarturik kendu digutena berreskuratuko dugu.