STEILASen prentsa-oharra Nafarroan interinoen zerrenden garbiketaren aurrean

Nafarroan zerrendetatik formakuntza didaktikoa eta pedagogikoa ez duten interinoen kanporaketaren aurrean honako prentsa-oharra argitaratu du:

Prentsa-oharra STEILAS interinoen kanporaketa

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

2 erantzun “STEILASen prentsa-oharra Nafarroan interinoen zerrenden garbiketaren aurrean” bidalketan

  1. avatarGorka Gómez Urtasun

    Magnífica respuesta. Los sindicatos defienden a l@s trabajadores… que tienen trabajo. Y a l@s que queremos trabajar? Para que nos hemos sacado un b1 de inglés (2 años) y un durisimo máster de un año larguísimo? Algun@s trabajamos a la vez de sacarnos el máster en lo que podemos para sobrevivir. No tenemos los mismos derechos? Que puntue el sacarse títulos OBLIGATORIOS es malo?
    Flaco favor se le hace a la educación pública así. Profesor@s más preparados busca el máster. Ahora no vale? O solo si ya eres de un sindicato porque tienes el privilegio de trabajar?
    Eskerrikasko zuen denborarengatik, ta arren pentsatu ongi zertan Ari zareten zuen jarrerarekin.

    Erantzuna
    1. avatarIrantzu Bidalketaren egilea

      Gaizki ulertua argitzeko asmoz, gai honen inguruan prentsara atera dugun iritzi artikulua itsasten dizut azpian. Argi dugu hau prozesu bat izan behar dela eta ez egun batetik bestera besterik gabe jendea kaleratzea, denontzat egokiak izan daitezkeen proposamenak baloratu gabe. Beti erarik objektiboenean eta arduraz jokatzen saiatzen gara, ez inondik inora zuk arestian aipatu eran.
      PRESTAKUNTZA PEDAGOGIKOA BIGARREN HEZKUNTZAN: NEGOZIAZIOA ORAIN!
      Hezkuntza Sailak erabaki du kontratazio zerrendetatik kanpo uztea Bigarren
      Hezkuntzako Masterra edo LHko irakasle teknikoentzako gaikuntza pedagogikoa akreditatzen
      ez duten pertsonak. Sindikatuak erabaki horren kontra daude, eta harrigarria izen liteke hori
      hezkuntza mundua barrutik ezagutzen ez dutenentzat. Oposizioetara aurkezteko, beharrezkoa
      izan da beti prestakuntza pedagogikoa akreditatzea, IGIren bidez (irakaskuntzarako gaitasun
      ikastaroa), baita maisutza edo pedagogia titulua ere, edo aurretik irakaskuntzan aritu izana
      erakustea. 2006ko Hezkuntza Lege Organikoak (LOE) iragarri zuen titulazio espezifiko bat
      ezarriko zela betekizun horien ordez. Titulu berria –masterra– 2009an ezarri bazen ere,
      indarrean jarraitu zuten aurretik lortutako titulazioek edo betekizunek.
      Urte horretatik aurrera egin diren oposizioetan, masterra edo titulu baliokidea eskatu
      bada ere, ez da bete beharreko baldintza izan kontratazio zerrendetan egoteko. Orain, inolako
      abisurik gabe, epeak negoziatu gabe eta alternatibarik bilatu gabe, alde bakarreko erabakiz,
      Sailak ebatzi du ekainetik aurrera ezinbesteko baldintza izango dela masterra edukitzea
      kontratazio zerrendetan egoteko. Gure inguruko erkidegoetan beste erabaki batzuk hartu
      dituzte: baldintza hori betetzen ez dituztenak kontratazio zerrendetan mantentzea eta
      zerrendetan sartu nahi dutenei eskatzea, edo bi edo hiru urteko epea ematea titulua
      akreditatzeko.
      Hasiera batean, egokia iruditzen zaigu prestakuntza pedagogiko espezifiko bat eskatzea
      Bigarren Hezkuntzan irakasteko, baldin eta master hauetako programek gaitasun egokia
      ematen badute. Dena dela, horrela al da hori? Bolognako planaren bidez, graduak ezarri ziren
      lizentziaturen eta diplomaturen ordez. Beldur ginen ez ote zen unibertsitate sistemaren zati
      handi bat pribatizatzen hasiko, eta horixe gertatu da, hain zuzen ere. Bigarren Hezkuntzako
      Masterraren kasuan, unibertsitate publikoek –matrikulagatik 2.000 euro inguru kobratzen
      dute– oso plaza gutxi eskaintzen dituzte, eta espezialitate batzuetakoak bakarrik, gehien
      eskatzen direnak. Ondorioz, pertsona asko, nahikoa baliabide ekonomiko dituztenak edo
      masterrera zuzenean sartzeko titulurik ez dutenak, unibertsitate pribatuetan matrikulatzen
      dira, on-line ikastaroak eskaini eta era guztietako erraztasunak ematen dituztenak. Hori bai,
      prezio astronomikoak kobratuta. Unibertsitate hauek guztiz debaluatu dute hezkuntza
      eskaintza, eta etekin handiko negozio biribila aurkitu dute, gobernuaren laguntzaz.
      Unibertsitate horietako bat UNIR da, non Jose Iribas diharduen, hezkuntza kontseilari ohia,
      hedapen zuzendari lanetan. Kargua utzi aurretik, hitzarmen bat izenpetu zuen unibertsitate
      horrekin, ikasleek aukera izan dezaten praktikak egiteko Nafarroako ikastetxe publiko eta
      pribatuetan.
      Bestetik, aipatzekoa da ere gradurik egin ez duten LHko irakasle teknikoen kasua, ezin
      baitute masterra egin. Irakasle hauentzat, gaikuntza pedagogikoko ikastaro berezi bat ezarri
      da, lagunartean “no master” deitzen duguna eta Nafarroan eskaintzen ez dena.
      Legeak hala agintzen duela… aitzakia hori erabili du egungo kontseilariak ebazpenaren
      edukia bere horretan mantentzeko, titulua aurkezteko epea handitu bada ere. Arautegia
      interpretagarria da, baina, horrez gainera, bidegabea ere bada. Masterra lortzeko nahikoa
      plaza publikorik eskaintzen ez bada, diskriminazioan sakontzen jarraituko dute agintariek, eta
      aukera berdintasuna urratzen. STEILASko kideok ez dugu onartzen egintza bururatuen logika
      hau. Behin eta berriro, masterrari buruz gobernuak dituen asmoen inguruan galdetu dugu,
      baita irtenbide posibleak proposatu ere. Gobernuaren ebazpenaren berri izan genuenean,
      premiaz eskatu genuen negoziazio mahai bat osatzea, eta ez dugu erantzunik jaso. Irakasleen
      batzarreko gainerako sindikatuekin batera, joan den asteazkenean berriro eskatu genuen
      gauza bera, eta ez digute erantzun. Baditugu proposamenak, eta horiek aztertzeko dagokigun
      negoziazio mahaia exijitzen dugu, irtenbideak bilatzeko, mesedegarria izango baita bai
      irakasleentzat bat administrazioaren gestio egokiarentzat. Agintekeriazko jokamoldeak
      amaitzea exijitzen dugu. Ez dugu nahi eta ezin dugu onartu aldaketaren gobernuak bere
      irizpideak alde bakarreko erabakiz inposatzea eta sindikatuei kasu zipitzik egin gabe jarraitzea.
      FORMACIÓN PEDAGÓGICA EN EDUCACIÓN SECUNDARIA: NEGOCIACIÓN YA
      Para quien no conozca los entresijos de educación puede sorprender la oposición de los
      sindicatos ante la decisión del Departamento de Educación de excluir de las listas de
      contratación a las personas que no acrediten estar en posesión del Máster de Educación
      Secundaria o la habilitación pedagógica para el profesorado técnico de FP. Para presentarse a
      oposiciones siempre ha sido necesaria la acreditación de preparación pedagógica, por medio
      del CAP ( Curso de Adaptación Pedagógica), las titulaciones de magisterio o pedagogía o
      demostrando experiencia docente previa. En la LOE (Ley Orgánica de Educación) de 2006, se
      establece que estos requisitos serán sustituidos por una titulación específica. La nueva
      titulación, el máster, se instaura a partir del 2009 pero se mantienen en vigor los requisitos o
      titulaciones adquiridas con anterioridad.
      En las oposiciones que se han realizado a partir de esa fecha se ha exigido el máster o
      la titulación equivalente, pero ese requisito no ha sido necesario para estar en las listas de
      contratación. Ahora, sin previo aviso, sin negociación de plazos, ni búsqueda de alternativas,
      de manera unilateral el Departamento decide que a partir de junio nadie podrá estar en las
      listas de contratación si no está en posesión del máster. En las Comunidades Autónomas de
      nuestro entorno se han tomado otras decisiones: mantenerles en las listas de contratación a
      quienes no tienen el requisito y exigirlo para nuevas incorporaciones o dar un plazo de dos o
      tres años para acreditarlo.
      En principio parece una buena idea el exigir una preparación pedagógica específica para
      impartir clases en Educación Secundaria, siempre que los programas de estos másteres
      ofrezcan una capacitación adecuada. ¿Pero, es así? A partir de la implantación del plan Boloña
      se sustituyen las licenciaturas y diplomaturas por grados y, como nos temíamos, se inicia la
      privatización de una gran parte del sistema universitario. En el caso del Máster de Secundaria
      las universidades públicas, que cobran por la matrícula unos 2.000 euros, ofrecen muy pocas
      plazas y solo de algunas de las especialidades, las de mayor demanda, por lo que muchas
      personas, las que cuentan con recursos económicos suficientes, o no tienen titulaciones de
      acceso directo al máster, se matriculan en las universidades privadas que ofrecen cursos on
      line y dan todo tipo de facilidades cobrando por ello precios astronómicos. Estas universidades
      han devaluado totalmente la oferta educativa y se han hecho con un lucrativo negocio con la
      connivencia del gobierno. Una de estas universidades es la UNIR, en la que actualmente
      trabaja como director de expansión el ex-consejero de educación José Iribas. Éste, antes de
      dejar su cargo firmo un convenio con la UNIR para que el alumnado pudiera hacer prácticas
      en los centros públicos y privados de Navarra.
      Mención aparte merece el caso del personal técnico de FP que no haya cursado un
      grado, ya que no puede realizar el máster. Para este tipo de profesorado se ha establecido un
      curso de habilitación pedagógica especial, el llamado familiarmente “no máster”, que no se
      oferta en Navarra.
      La consejera se ha escudado en el imperativo legal para mantener el contenido de la
      resolución, aunque amplie el plazo de presentación de la titulación. La normativa es
      interpretable, pero además es injusta. Mientras no se ofrezcan plazas públicas suficientes para
      obtener el máster, se seguirá ahondando en la discriminación y vulnerando la igualdad de
      oportunidades. En STEILAS nos negamos a admitir esta lógica de hechos consumados. Una y
      otra vez hemos preguntado sobre las intenciones del gobierno respecto a la exigencia del
      máster, y apuntado posible soluciones. Desde que conocimos el contenido de la resolución del
      Gobierno pedimos la convocatoria urgente de una mesa de negociación y no obtuvimos
      ninguna respuesta. Junto con el resto de sindicatos de junta de personal docente, la
      solicitamos nuevamente el miércoles pasado y solo hemos obtenido silencio. Tenemos
      propuestas y exigimos el espacio de negociación que nos corresponde para hacerlas llegar,
      para articular soluciones que beneficien tanto al personal docente como a la gestión adecuada
      de la administración. Exigimos que se acabe con las inercias autoritarias. No podemos, ni
      queremos, permitir que el Gobierno del cambio continúe ninguneando a las organizaciones
      sindicales e imponga sus criterios de manera unilateral.
      Ongi izan!

      Erantzuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude