STEILASek bat egiten Eskola Publikoaren jaiarekin

:: Kategoriak: Berriak, EAE, hezkuntza, Prentsa Oharrak :: Etiketak: , , ,

STEILAS ek bat egiten du Euskal Eskola Publikoaren jaiarekin

Dei egiten die herrita guztiei jaian parte har dezaten

Datorren igandean, ekainak 4, Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatuko da Gasteizen. Aurtengo leloa “Josi ta josi” da. Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak (EHIGE) antolatutako jaia da eta helburua ondo pasatzea ez ezik, Euskal Eskola Publikoa aldarrikatzea ere bada.

Azken honetan hezkuntza komunitate osoak – gurasoak, irakasle eta ikasleak – egungo hezkuntza publikoaren egoera larria salatu eta mobilizazioak burutu ditu murrizketen kontra, kanpotik inposatutako ebaluazio-sistemaren aurka eta Jaurlaritzaren aurrekontuetan eskola publikorako inbertsio eskasen aurka. Halaber balizko Hezkuntza legearen aurrean hezkuntza komunitate osoaren parte hartzea eta iritzia aintzakotzat hartzea aldarrikatu du.

Horregatik STEILASek bat egiten du Euskal Eskola Publikoaren jaiarekin eta dei egiten die euskal herritar guztiei datorren igandean Gasteizen izango den jaialdian parte har dezaten. Geurea eta Denona Euskal Eskola Publikoa delako… denok Gasteizera .

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude