Haurreskolak Partzuergoa STEILASBERRI 12: Kontratu bukaera eta kalte-ordainak eskatzeko aukera

 

Dakizuen bezala, 2016ko irailaren 14an Europako Justizia Auzitegiak behin-behineko langileen aldeko sententzia kaleratu zuen. Sententzia horren arabera, kontratua bukatzen zaien ordezkoei (Lan metaketa, ordezkoa edo LEP artekoa izan) lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko kalte-ordaina dagokie. Harrezkero, hainbat langilek Haurreskolak Partzuergoaren jokabidea salatu eta beraien aldeko sententziak lortu dituzte. Azkena, 2017ko maiatzaren 23an iritsi zen STEILASera, langileari arrazoia ematen, beste behin ere.

Idatzi honen bidez iaz bukatu zitzaizkizuen (gaurtik atzera urte beteko epe barruan) eta aurten bukatu(ko) zaizkizuen kontratuen kalte-ordainak eskatzeko aukera duzuela gogorarazi nahi dizuegu.

Kalte-ordainak eskatu ahal dituzten langileak, beraz, behin-behineko kontratudunak dira. Epea oso garrantzitsua da salaketa egin ahal izateko. Izan ere, Haurreskolak Partzuergoko langileok kontratua bukatzen den egunetik urte beteko epea besterik ez dugu salaketa egiteko. Adibidez:

  • 2016ko ekainaren 30era arteko Lan Metaketa kontratua izan bazenuen, 2017ko ekainaren 30era arte duzu salaketa egiteko epea.

  • 2016ko uztailaren 15ean bukatu bazitzaizun ordezkapen kontratua, 2017ko uztailaren 15era arte duzu salaketa egiteko epea.

  • 2016ko abuztuaren 31n zure LEP arteko kontratua iraungi bazuten, 2017ko abuztuaren 31ra arte duzu kalte-ordainak eskatzeko aukera.

Eta ez ahaztu, 2016-2017 ikasturtean zehar bukatu(ko) zaizkizun kontratuen kalte-ordaina ere eskatu dezakezu.

Enpresak, zoritxarrez, nahigo du dirua kalte-ordainetan xahutzen jarraitzea langilegoaren egonkortasunean aurrerapausuak egiten hastea baino.

STEILASen argi dugu, langileona dena, langileona da!!

DAGOKIGUNA EMAN!!!!!!

2017-06-06 STEILASBERRI 12

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude