Fiskalitate justuaren aldeko giza-katea Bilbon

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta gaur  giza-katea egin da Bilbon, ‘Jarri fiskalitatea bizitzaren zerbitzura, ez kapitalarenera’ lelopean.

Ehunka pertsonek parte hartu dute Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritza, Confebask eta Bizkaiko Foru Aldundia lotu dituen katean.

Giza-katearen amaieran Euskal Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren ordezkariek adierazi dute Programa Sozialeko errebindikazioei eusten diegula eta  gure helburua dela. aberastasunaren banaketa zuzenagoa ekarriko duen zerga-politika justu eta progresiboa lortzea.Halaber, salatu dute Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta EAEko hiru Foru Aldundiak ez direla erabakiak hartzen ari politika publikoen, aurrekontu- eta zerga-politikaren egungo orientazioa erabat alda dadin.

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude