Haurreskolak Partzuergoak jakinarazi berri digu pasa den astean ordezkoen zerrenda agortu eta gero, hilaren 13 eta 14an (bihar eta etzi) hautagai berriek izena eman ahal izateko zabaldu egingo dituela hainbat ikasturte itxita mantendu ostean.

Zerrendetan izena eman ahal izateko aurkeztu beharreko dokumentazioa honakoa da:

– Titulazio akademikoa.

– Hizkuntza eskakizuna.

– Izen emate orria (eranskina I).

– Sexu-delituen erregistroa kontsultatzeko baimen orria (II eranskina).

– NAN-aren fotokopia.

Adi, araudia ondo irakurri!!! Hautagaiak erregistroko sarreraren hurrenkeraren arabera ordenatuko dira zerrendan.

2 egun hauek pasa eta gero zerrendak berriz noiz zabalduko diren ez dakigu. Zuzendaritza Batzordeak hartu beharreko erabakia da. Onartezina iruditzen zaigu egun batetik bestera hain prozesu garrantzitsuaren berri ematea eta zerrendan izena eman ahal izateko 2 egun besterik ez izatea. Beste behin ere, Haurreskolak Partzuergoko aurreikuspen eskasa eta langileekiko begirune falta agerian utzi dituzte.

Edozein galdera izanez gero, ez izan zalantzarik eta jarri zaitezte gurekin kontaktuan.

Informazio gehiago: http://www.haurreskolak.eus/lista_noticia?id_noticia=405

2017-06-12 STEILASBERRI 15