Haurreskolak Partzuergoa zerrendak zabaltzea erabaki du ostiralean zerrenda agortu zelako. STEILASek askotan esan du zerrendak ireki behar zirela, arazo larri hau aurreikusten genuelako, baina enpresak ez zuen beharrik ikusten eta ez zigun kasurik egin.

Orain korrika eta presaka, bi egunetan eta ordutegi negargarri batean zabaldu dituzte zerrendak; baina erabakirik txarrena, zalantzarik gabe hurrenkeraren araberako izen ematea izan da. LABek proposatu eta Haurreskola Partzuergoak bere egin du proposamen hau (info18). Ez zegoen aukerarik “hezkuntzako hizkia” erabiltzeko hurrenkera finkatzeko irakaskuntza publikoko ordezkoen zerrendetan egiten den bezala?? Zergatik zabaldu zerrendak soilik bi egunetan? Zergatik ordutegi mugatu hau?

Honen ondorio larriak eta gaur goizean dagoen ilara amaigabean ikus ditzakegu. STEILAS Eibarrera bertaratu da Haurreskolako Gerentearekin hitz egitera eta zalantzak batzuk argitzera.

  • Gaur 13:00arte ilaran dagoenak Partzuergotik zenbaki bat jasoko du eta paperak jasoko dizkiote. Partzuergoko zenbaki hauek 13:00arte bananduko dira soilik.

  • Paperak Korreoz entregatzen duenari, erregistroko data kontuan hartuko zaio eta egun horretan bertaratu direnen atzean joango da.

Gaur ikusi ditugun irudiak prekarietatearen irudi lotsagarriak dira, langileekiko errespetu falta itzela adierazten du, ez dago eskubiderik langileak horrela tratatzeko; ez dago eskubiderik, hainbat urtez zerrenda hau itxita mantentzeko , baina batez ere ez dago eskubiderik Haur Hezkuntzako Lehen Zikloan ematen den apurketa mantentzeko. Garaia da haurreskolak, Hezkuntza Sailetik kudeatzeko. Gaurko irudiak azken urteko kudeaketa negargarriaren irudiak dira, honen erantzukizuna Pertsonal kudeaketako arduradunak du eta era berean Enpresa honen Gerenteak.

STEILASek lanean eta borrokan jarraituko du hau lortu arte.

HAURRESKOLAK ERE HEZKUNTZAREN BARNE!!!!

2017-06-13 STEILASBERRI 16