STEILASek Haurreskolak Partzuergoko gerentearen, Maite Larrañagaren, dimisioa eskatzen du

STEILASek HAURRESKOLAK PARTZUERGOKO GERENTEAREN,

MAITE LARRAÑAGAREN, DIMISIO ESKATZEN DU

Azken urteetako kudeaketa lotsagarriak ordezkapen- zerrenda zabaltzearenarekin behea jo du

STEILASek Haurreskolak Hezkuntza Sailaren mendeko kudeaketa zuzena exijitzen du

Hainbat urtez Haurreskolak Partzuergoko lan zerrenda itxita egon ondoren, egun batetik bestera hau zabaltzea erabaki du enpresak, izen-emate epea 2 egunetara mugatuz eta zerrendak izen emate hurrenkeraren arabera ordenatuz.

Erabaki honen inguruan sortu den zalaparta eta ezinegonaren aurrean, STEILAS-ek zera adierazi nahi du:

-STEILASetik behin eta berriro aldarrikatu dugu zerrendak irekitzea. Zerrenda irekitzeak langileak lanerako prest egoeran egotea dakar une oro, hezkuntza kalitatea bermatuz.

-Zerrenda irekierak gardentasuna eta aukera berdintasuna bermatu behar du. Zerrenda epe jakin batean ireki behar da, eskariak jaso, onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda argitaratu, erreklamazio epe bat jarri eta azkenik, behin betiko zerrenda argitaratu.

-Aipatutako prozedura ez erabiltzeak, langileekiko begirune eskasa, desberdintasunak sustatzea, prekarietatea eta tamalez ikusi behar izan ditugun irudi lotsagarriak sortzea dakar.

Arrazoi hauengatik, Haurreskolak Partzuego enpresaren burugogorkeria, negoziazio eza eta kudeaketa negargarriagatik, steilasek Maite Larrañaga gerentearen dimisioa exijitzen du.

Honekin batera, azkar baino lehen, hezkuntza sailak, Haurreskolak Patzuergoaren kudeaketa bere gain hartzea eskatzen dugu.

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude