Nafarroan 2017ko esleipen ekitaldiei buruzko informazio guztia jasoko duen web fitxa ireki da

Esleipen ekitaldietarako kontu interesgarriak

Nafarroako esleipen ekitaldirako WEB orria martxan jarri berri dute. Gaurtik aurrera argitaratuko dira lanpostu, zerrenda eta datak. Atxikituta dagoen dokumentu honetan informazio erabilgarria eta WEB orrira lotura zuzena aurki ditzakezue

Bertan publikatu dira esleipen hauetarako espezialitate guztien behin-behineko zerrendak. Ziurtatu guztia ongi dagoela mesedez, eta erreklamatzeko ezer baduzue, epea ekainaren 15etik 19ra da, biak barne.

Bestalde, eta ekitaldi hoietara begira, STEILAS sindikatuan eskuorri bat prestatu dugu. Eskuorri hau waxap bidez edo emailez eskuz esku pasatzeko egina da, eta interesgarri izan daitezkeen mugikor aplikazioetara eta web orri zein legedietara loturak ditu. Atxikitua duzue pfd-a. Zabaldu!

 

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude