STEILAS KEZKATUTA EAEko IKASTETXE PUBLIKOETAKO ZUZENDARI BERRIAREN IZENDAPENA DELA ETA

Ikastolen Elkarteko organo gorenaren kidea den eta Oion ikastolako pribatu itunpeko zuzendaria den Eugenio Jimenez Ibañez ikastetxe publikoetako zuzendari orokorra izendatu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak , Ikastetxeak kudeatzeko orduan garrantzirik handiena duen lanpostuetako bat.

Mota honetako erabakiak oso ohikoak dira Cristina Uriarteren Hezkuntza Sailan (gogoratzekoa da azken urte hauetako Sailaren buruetako bat Xabier Garagorri izan dela, aldi berean Ikastolen Elkarteko argitaletxe bateko proiektu koordinatzailea izanik), izendapen hauek ezinegona eta kezka handia sortarazten diote Hezkuntza Publikoko komunitateari. Oionen une honetan Eskola Publikoan bizi duten segregazio egoera kontuan hartzen badugu, egoera are latzagoa eta ulertezinagoa bilakatzen da.

STEILASek berriro ere exijitu nahi du Cristina Uriarteren Sailak Eskola Publikoaren aldeko benetako jarrera izan dezan. Beraz, ezinbestekoa deritzogu kudeaketan aritzen diren pertsonak Sare Publikoko langileak izateari.