Marokoko Saleko Helegite Auzitegiak 2 urtetik bizi osora arteko kartzela zigorrak ezarri zizkien atzo 23 ekintzaile sahararri. “ Gdeim. Izikeko presoak” zigortuak izan dira. inolako probarik gabe, gezurrezko eta torturapean lortutako kontakizunez baliatuz. Hauexek dira ezarritako zigorrak: zazpi laguni bizi guztirako kartzela zigorra , lauri 30 urteko kartzela zigorra, seiri 25 urtekoa, beste hiruri 20koa eta bi aske geratu dira bere zigorra ( 6 jurte eta 6 hilabete eta 4 urteko eta 5 hilabete hurrenez hurren) beteta dutelako.

[Jarraitu irakurtzen]