Rafa Diezen kaleratzeaz

STEILAS sindikatuak, bihar, abuztuaren 17an espetxetik aterako den Rafa Diez Usabiaga, LABeko
Idazkari Nagusi Ohiaren inguruan zera adierazi nahi du:
Rafa Diez ia hamar urte luzez kartzelan egon dela oinarrizko askatasun bat gauzatzeagatik: lan
sindikala. Lan sindikala burutzea inor atxilotzeko arrazoia ez luke izan behar bere burua sistema
demokratikotzat duen estatu batean. Duela hamar urte euskal gehiengo sindikalak kezka larria adierazi
genuen espainiar estatuaren jardunbide antidemokratiko, autoritario eta errepresiboaren aurrean eta
hamar urte geroago berresten dugu. Espainiako estatuak ez du onartzen errealitate nazional
desberdinak daudela; are gutxiago Euskal Herria bera.
Gatazka politikoa gainditu nahi ez dutenen aldetik justizia administrazioa helburu politikoetarako
erabiltzeak eragin du besteak beste Rafa Diezen atxilo eta espetxealdia.
Azkenik, STEILAS sindikatuak, Rafa Diez, beronen familia eta LAB sindikatuari elkartasuna eta
babesa eskeini nahi dio ohar onen bitartez.

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude