‘Bozkatu erabakitzeko’ eta ‘Demokrazia’

:: Kategoriak: Berriak, Prentsa Oharrak

Bozkatu erabakitzeko’
eta ‘Demokrazia’

STEILAS sindikatuak bat egiten du GURE ESKU DAGOk Irailaren 16an Bilboko Autonomia kalean Kataluniako erreferendumaren aldeko deitu duen mobilizazioarekin.

Kataluniako Generalitatearen Govern-ak, bertako Parlament-an duen gehiengo zabalean oinarrituz, Kataluniako herritarrei deialdia luzatu die datorren urriaren 1eko erreferendumean parte har dezaten, bakean eta demokratikoki. Kataluniako instituzioen legitimitatean sustraitutako ariketa demokratiko legitimoa izateaz gain, datu guztien arabera Kataluniako jendartearen gehiengoa -independentziaren alde ala kontra egon- auzi horri buruz galdetua izatearen alde dago.

U-1ean, erabakitzeko bere eskubidea burutzea nahi duten Kataluniako herritarren eta, bestalde, eskubide hori eragotzi nahi duen Estatuaren arteko talka gertatuko da. Hau da, batez ere, Kataluniaren aldeko gure elkartasunaren arrazoia.

Horregatik , hiritar guztiak eta bereziki STEILASkideei dei egiten diegu irailaren 16an 17:30etan La Casillatik ‘Bozkatu erabakitzeko’ eta “Demokrazia” lelopean abiatuko den manifestazioan parte hartzera.

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude