Jakingo duzunez, ikasturte honetan iaz hasitako mobilizazioei jarraipena emango diegu. Hezkuntzako langile eta eragileen parte hartzea bultzatzeko enplazamendua dugu. Ohar honen bitartez ELA, LAB eta STEILASen izenean burutuko dugun ekimenaren berri helarazten dizugu, irailaren 20an, arratsaldeko 18:00etan Gasteizko Ama Zuriaren Plazan:

World-Kafe formatuan 6-7 pertsonako taldeak osatuko ditugu eta bi galdera hauen inguruan arituko gara hizketan:

– Zein da egungo Eskola Publikoaren eta Haurreskolen egoera? (gabeziak eta bertuteak)

– Zein(tzuk) da/dira konponbidea(k)?

Talde bakoitzean antolakuntzako ordezkari bat egongo da, bertan jasotako gogoetak sindikatuetara helarazteko.

Ekimena aberasgarria izan dadin zuen parte hartzea oso garrantzitsua da.