STEILASek 1-Oko erreferendumaren aldeko mobilizazioekin bat egin du

Kataluniako Generalitatearen Govern-ak datorren urriaren 1ean deitutako erreferenduma galarazteko Espainiako gobernuak hartutako neurrien aurrean (Generalitateko zenbait Sailen okupazioa, Espainiako indar polizial eta militarizatuek egindako atxiloketak, hautetsiei eta sektore publikoko eta pribatuko langileei jazarpena, komunikabideen eta inprenten okupazioa, eiktaldiak debekatzea eta materialak konfiskatzea) STEILASek hauxe adierazi nahi du:

– Elkartasun osoa adierazi nahi diegu atxilotu guztiei -baita CUPi bere egoitza okupatu zutelako- eta berehala aska ditzaten exijitzen dugu.

– PPren gobernua salatzen dugu, PSOE eta Ciudadanos alderdien konplizitatearekin erreferenduma bitarteko oro erabiliz eragotzi nahi duelako.

– Dei egiten diegu langile guztiei urriaren 1ean bozkatzera zilegizko eskubidea defendatzen jarrai dezaten; demokrazia defendatzera eta errepresaliatutako pertsona eta instituzio katalanei elkartasuna adieraztera.

– Erreferendumaren alde deituko diren mobilizazioekin bat egin nahi dugu eta dei egiten diegu langile guztiei mobilizazioetan parte har dezaten.

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • PDF
  • Print
  • Twitter

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude