ELA, LAB, ESK, STEILAS, Etxalde eta Hiru sindikatuek deituta, ehundaka lagun bildu dira gaur goizean Gasteiz, Bilbo, Donostia eta Iruñean Donostia, Gasteiz, Iruñea eta Bilbon Herri igandeko erreferendumari babesa emateko, kataluinako herriarekin elkartasina adierazteko eta espainiar Gobernuaren errepresioa salatzeko

Kataluniako Generalitatearen Govern-ak, bertako Parlament-an duen gehiengo zabalean oinarrituz, Kataluniako herritarrei deialdia luzatu die datorren urriaren 1eko erreferendumean parte har dezaten, bakean eta demokratikoki. Hurbileko aurrekari ditu Quebec eta Eskozian eginiko galdeketak.

Kataluniako instituzioen legitimitatean sustraitutako ariketa demokratiko legitimoa izateaz gain, datu guztien arabera Kataluniako jendartearen gehiengoa -independentziaren alde ala kontra egon- auzi horri buruz galdetua izatearen alde dago.

Boto-eskubidea edozein gizarteren oinarrizko eskubidea da dituen gatazkak era justuan eta parte-hartzailean demokratikoki konpontzeko.

Kataluniaren eta Estatu Espainiarraren arteko lurralde-gatazka eta gatazka politikoa erreferendumaren bitartez konpondu behar da. Kataluniako herriak bere etorkizun politikoa libreki erabakiko du horrela.


Estatu Espainiarrak etengabe ezezkoa eman dio erreferendumean bukatuko den prozesua adosteari; eta ondorioz, Kataluniako Parlamentua behartuta egon da alde bakarreko autodeterminazio erreferenduma deitzera, 2017ko Urriaren 1erako.


Debekua, errepresioa eta judizializazioa ezin dira izan inola ere Estatu Espainiarraren erantzuna erreferendumaren deialdiaren aurrean.

Argi daukagu Kataluinak zabaldutako bidea Euskal herriko eta Espainiar estatuko beste herrietako langileentzat lan baldintza duinagoak eta jendarte demokratikoagoa eta juztuago lortzeko aukera aparta dela.

Horregatik, erreferendumaren defentsaren parte aktiboa izateko konpromisoa hartu genuen heinean dei egiten dizuegu langile guztiei bihar, GURE ESKU DAGOK, Bilbon, 17:30etan antolatu duen manifestazioan parte hartzera.